80 urte berantago familiak korpitzak atzaman nahi dütü.
1939ean, Españako gerla zibilaren ürrentzean Izabako bi errepüblikanoen korpitz ützik izan ziren bürüa muztürik Santagrazin…
Izabako familia eta Robert Elizondo eta Egoitz Urrutikoetxea xiberoko istolariak ebili dira Santagraziko artzañ gida batekin korpitzen günearen arratzamaiteko
Zokokatze lanak egin nahi dütüe orai korpitzen atzamaiteko.
Ez balitz posible, Orhitharri baten ezarteko helbürüa düe ondoko hilabetetan.
Ber denboran Frantses estatüa epaitegiala eraman nahi lükie.