Izadia errespetatzen düan leküko zeramika bada Bildozen

Raphaëlle Daguier igan urtean instalatü da Bildozeko Donapauleko bide bazterrean, bere bikote maiastürarekin atelier bat alokatzez.

Izadia errespetatzen düan leküko zeramika bada Bildozen
Raphaëlle Daguier Bildozen instalatü da zeramista gisa. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/06/20 11:52

Raphaëlle Daguierek untziak, eskültürak, taza, liliuntzi edo ere sabua pausatzeko untziak sortzen dütü kolore güzietakoak.

Merkatüetan ebilten da bere sorkuntzen saltzeko eta neskenegünean gaü eskolak antolatzen düan eskülangileen merkatüan parte hartüko dü.


Goizanko 9 orenetarik aitzina Mauleko merkatü ondoan den parkean zurrezko tresnak, edergailüak, libürüak, zeramika eta palestinako mozkinak edireiten ahalko dütützüe. Raphaëllen lana hobeki ezagütü nahi badüzüe ez düda bere ikustea juitea edo bere webgünetik mezü bat igortea rd-ceramique.com.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu