Jean Marc Baranthol Barkoxeko auzapezak ütziko dü bere kargüa

Jean Marc Baranthol Barkoxeko auzapezak bere kargüa ütziko dü. Lau kargüaldi egin ondotik, eta beste biga axüant bezala, Patricia Bonnefond-ri lekükoa ütziko dü. Halere zerrenda hortan jarraikiko dü auzapez ohiak.

Jean Marc Baranthol Barkoxeko auzapezak ütziko dü bere kargüa
Jean-Marc Baranthol Barkoxeko auzapeza
Beñat Larrory
2026/02/20 12:03

Azken lan nausiak izan dira apezetxearen berritzea alojamentü eta coworking güneen sortüz eta eskolaren berritzea. Eskola imerzionean sartü da ttipientako eta CP-entako largatürik izan ledin galtoa eginik izan da dagün sartzeko. 5 urtez Barkoxek jauzi demografiko bat egin dü. 640 tarik 670 bizizaletara igan da Barkoxeko herria.

Interesgarri izanen zaizu