Jente hüllantü da ostegünean Atharratzeko gazna feidala

Gazna saltzeaz gain, urte oroz bortüko eta etxaldeko ardi gaznak lehiatzen dira. Aurten lehentze ahüntz gaznaren lehiaka ere antolatürik izan da.

Jente hüllantü da ostegünean Atharratzeko gazna feidala
Gazna desbardinak txeste eta erosi ahal üken düe jenteek.
Iulen Guiresse
2026/08/24 08:37

Denbora eder batekilan jente hüllantü da Atharratzera ostegünean. 15 bat etxalde desbardinetako gaznetaz gain, leküko beste ekoizpen zonbait saldürik izan dira. Dantzari eta kantari izan da ere bazterren animatzeko.

Gazna txestatzeko lehiakako epaile maihain batetan parte hartü dügü :

Bortüko gaznetan :

1 Nabolegi (Helene Roland eta Pierre Jaragoyhen)
2 Barkoxeko Gaec paradis  Arranolatzen eginik Veronique eta Beñat Biscay
3 Garaibiko Michel Jaragoyhen Lexareganian eginik (Ahüzki)

Etxeko gaznetan :

1 Barkoxeko Gaztelondo, Etxebarne anaiak
2 Atharratzeko Bexka Gaec-a
3 Lexantzüko Luro etxaltea Allande Iritcity

Ahüntz gaznetan :

1 GAEC Pacheu (Arette)
2 Atharratzeko Yan Vaugon Oihenartea
3 Gaec Isère (Aydius)

Interesgarri izanen zaizu