Xiberoan mekanikako langile franko balin badira aeronotikako lankietan, haien lana ez da pübliko zabalari elestatzen. Hortarik abiatüz, Johañe Sarrailletek alüminiomez instrümentüren egitea deliberatü züan.
Txülüla joitea Mixel Etxekoparrekin ikasi ondoan, Johaine Sarrailletek ingenier lana egin züan sonü ahal bezain sahü bat elkarazteko bere txülüla eta ttunttunetarik. Orai 12 bat txülüla eta rock aideko ttünttün bat ekoitzi dütü. Maskaradetan, pastoraletan edo beste jeietan baliatzea baizik ez da baratzen !

