Jon Miranden itzalak argitzen dütü Mikel Sotok

Jon Mirande hogeigerren menteko  Euskal idazle famatü eta dohaintsüenetarik izan da. Ipuin , eleberri eta poesiaren bidez Euskal literatürak sekülan barnatü ez züntüan alorrak jorratü züntüan, errelijionearen salatzez eta kexüaren piztez.

Jon Miranden itzalak argitzen dütü Mikel Sotok
Hebentikeko egongia beterik zen Mikel Sotoen jitearentako
Beñat Larrory
2026/06/05 10:14

Sexüalitatea bezalako alorretarik hüllantzez hatik, etikaren  mügak gilikatü zütüan probokazionez edo artearen estakürüarekin. Gazte denboran Bretainako abertzale ala orano nazi eta arrazizta  ziren ideietatik hüllantü zen eta bere fama txartü.

Müga horietarik hüllantze eta gaintitzeen arrazoak, argitzeak eta noiztenka gezürtatzeak barnatzen dütü Mikel Sotok ELKAR argitaletxean edireiten ahal den libürü honekin.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu