Sü Azia alkarteak bere libürü berria agerazi dü. Denetarik I izenekoa da, eta barnen Junes Cazanave Harigile-en sekülan agerarazik izan ez diren xiberotarrez textoak dira agertzen.
Hiztegiak, alegiak, olerkiak, bizitzearen puxkak, izenak dion bezala denetarik edireiten ahal da. Battittu Coyos-ek dü lan hori eraman Junes Cazanavek ützi zeion textoetarik abiatürik. Johane Bordaxar eta Jean Claude Sehebiaguek oraiko ezkibüala eraman düe. Libürüa Xiberoko libürütegietan atzamaiten ahal da.
Sü Aziak beste bi libürüen projeta badü : aditzaz Benat Sarasolarekin , eta toponimiaz Jean Mixel Bedaxagarekin