Kaidera hüts hanitx ostirale gaüan Garindaineko kantaldian

Azken urtetan gero eta jente gütiago hüllantzen da Gaindaineko herrian antolatürik den eüskal folkloraren festibalarat.

Kaidera hüts hanitx ostirale gaüan Garindaineko kantaldian
Gandaineko kantaldiko parte harzaleak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/08/18 09:16

Ostirale gaüan, 200 bat ikusle bildü dira Garindaineko kantaldi edo eüskal folkloraren festibalan, azken urtetan, jenteak gero eta gütiago hüillantzen dira, urte oroz den hitzordü hortarat. 53 . aldiko antolatzen züen kantaldia, denboran 1.200 jente izan direlarik. Alta talde hanitx baziren iparraldeko 3 lürraldeetarik jinik.

Kantaldia 9 orenetan hasi bada, goizanko 3etan ürrentü dela erraiten ahal dügü, taula gainetik iaitsi bezain sarri kantoreak aitzina jarraiki beitü ostatü xokoan. Hortaz ohartzeko parada badükezüe erreportajean eta bertan parte harzale bena ere bai ikusleak entzüten dütüzüe.

 

Interesgarri izanen zaizu