Berritza kültür alkarteak kantore xede bat abiarazi dü Claudine Arhancet kür eramailearekin.
AHO BATEZ izeneko ikusgarriaren helbürüa zen pastoraletako kantoreen arra hartzea; taldekako, biazkako eta bederazkako kantoreekin.
Hala da sortü KANTALOTS izeneko taldea, 30 kantari amatürren botzak jüntatü dira ordüan xedean parte hartzeko.
Lehen emanaldia ostirale hontan date Berritzaren bestarentako , (urrietaren 10 an) Urdinarbeko elizan 20h30etan eta ondotik gaüaldia lüzatüko da herriko ostatüan.
Bestak jarraikiko dü neskenegünean, goizan capoeira ikastaldi batekin, 18h30 etan: Topa noka, kautere batelet, Gazteluko lagünak, Berriz'hats, Brilili eta Txingili'k-ak dantza ikusgarri bat emanen düe eta ondotik gaüaldia lüzatüko da Txar txaranga, Xiberoots, Dizkobolo eta DJ Doy-rekilan.