Iparraldeko Haur Kantu Txapelketaren finala iragan da neskenegün hontan Altzain. Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdin 8 irabazle sailkatü ziren lürralde bakotxean. 211 haurrek 24 kantore eman dütüe 2 orenez eta jentea gozatü da baita harritü ere.
Sorpresa ejerrik eman dü aurtenko Haur Kantu Txapelketako finalak!
Neskenegün arrestiritan ebi kotera zonbaiten gatik Altzaiko arrabotütik herriko gelala igaran da iparraldeko finala. Bi orenez Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko 24 kantoreak behatü ta gozatü dütügü, lürralde bakotxean 8 irabazle sailkatü beitziren. Behazale zonbaiten ikuspüntüa beha dezagün:
Orotara 600 bat jente bildü dira kantorearen geroaz esperantzaz beterik elkitzeko.
Emaitzak: Epaileak Antton Larrandaburu, Paxkalin Aire, Elsa Inès-Oliarj eta Jean Louis Aramburu Bidabe.
6-11 urte artekoetan:
bakarka:
1 Milia Jeannin
2 Olivia Jaragoyhen
3 Oihana Moratinos
.
biazka:
1 Ana Caldumbide Dolhare & Laia Iribarne Daguerre
2 Maitane & Enea Goyhenexpe Miramont
3 Agustina & Margaita
.
taldean:
1 Larrepittittak (Baxe Nafarroko)
.
12-15 urte artekoetan:
bakarka:
1 Chloé Caset
2 Elaia Etxeberry
3 Ilia Zubeldia
.
biazka:
1 Léane Elissetche & Emiliana Niquet
2 Argia & Ximun Barreix Othatceguy
3 Lili & Xantiana Cachenaut Goyheix
.
taldean:
1 Xali Xoxoak ( Xiberoko)
2 Urrexoriak (Baxe Nafarroko)
.
Sorkuntzaren saria:
6-11 Lapurdiko Miren eta Udane
12-15 Baigurako Lamiñak
.
Püblikoaren saria:
1 Uztaritzeko ikastola
2 Altzaiko Eskola