Belgika, Bordale edo ere Zaragoza beno hüllanago ikasleek haien kine ikasketak eüskaraz segitzen ahal dütüe Donostian.
Kine ikasketen egiteko manera desbardinak badira, Frantzian medikuntzako lehen urtetik igaran behar bada, kine haütatzeko posibilitatearen ükeiteko, Belgikan eta Espainian posible da eskola zonbaiten bitartez. Horrek erran nahi dü sartzeko aiseago dela eta sürtut lehen urtetik hasten dela kinearen jakintzetan berezitzen.
Orai arte, hebentik eskola hüllanena Zaragozakoa baldin bazen, Gillen Guiressek adibidez, han egin zütüan bere ikasketak, badü 5 urte Donostin Deustoko eskolak antena bat zabaltü düala ikasketa horien egiteko.
Xiberoko ikasle zonbaitek jadanik izena han eman beitüe, Anita Elkegaray eta Lucas Chamalbide ikasleen alkarrizketatzera joan gira.