Kiwientako ere urte txarra izan da

Igaran urtean bildü diren erdia baizirik ez da bildürik izan da aurten.

Kiwientako ere urte txarra izan da
Kiwiren biltzea. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2024/11/08 16:52

Ebiak dü min handia egin lantarier eta lilier, maiatzaren 19an hur gaintitzeak izan beiziren xiberoko lantarietan.

Hur gaintitzeak, eta ondoko ebiek lili hanitx erorazi dütüe eta hortaz gain erleek ez düe polinizazionea untsa egin ahal izan.

Kiwi-ren prezioa aldiz ez da hanitx goratü, düala 2 urte goratze bat izan beitzen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu