Elgebarrena, Lexantzü, Etxebarre eta Zünhareko biztanle zonbait biltzen dütü eta urtean zehar animazione desbardinak antolatzen dütüe.
Irlandako hizkuntz minorizatü batetan ari den müsika talde militante baten historia kontatzen dü honek. Ipar Irlandan eta Irlandan gaeliko hizkuntza txipitürik dira eta arrenkürak sortzen dütü hortan bizi nahi direnentako..
Eüskal Herriarekin lotüra andana bat egiten ahal dira, bai hizkuntzaren aldetik bena bai borroka armatü eta errepresionearen historiarekin.
Arrats hontan 9 orenetan dü hitz ordüa emaiten Elgebarrena alkarteak, Lexantzüko plazan. Ondotik Spartak Dementzialaren kontzertüa badateküalarik.
Patxi Gaztelümendi filma hau eüskaraz ützüli düan taldeko partaidea alkarrizketatü dügü.