Kodak express argazki güne berria Maulen

Berthe bi anaiek Philippe Etchegoyhenen argazkigintzaren jarraikia hartü düe, zerbütxü berriak proposatzez.

Kodak express argazki güne berria Maulen
Berthe anaiak eta Phillipe Etchegoyhen Kodak express saltegian. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/01/07 14:05

Fabien Berthe eta bere anaiak düala hilabete bat « Kodak express » saltegiko bortak zabaltü zütüen. Hatsarrean auto argazkietan berezitürik bazen emeki emeki intalatzeko ideia jin zitzaion Fabien Bertheri. Leküan berean ahal bezain beste zerbütxü proposatzea deliberatü düe : studio argazkiak, ezkontzak, bataio, familia bilküra, enpresentako komünikazio argazkiak, borna bat telefonoan dütügün argazkien inprimatzeko edo orano kazetetan gorde altxorrak nümirizatzea.

Jakin astehartetik neskenegünilat hullantzen ahal zidela egünorotan « Kodak express » saltegilat Mauleko Victor Hugo karrikan.

Interesgarri izanen zaizu