Kolegioko gazteek Xiberoko ofizioen foruman parte hartü düe

Zer ofizio haüta ?

Kolegioko gazteek Xiberoko ofizioen foruman parte hartü düe
Xiberoko langileak. XIBEROKO BOTZA
Beñat Larrory
2025/01/24 09:37

Kolegioko gazteen geroaren haütüen lagüntzeko « gazteen ofizioen foruma » antolatü düe Azia gazteen alkartea eta Odace nausien alkarteak.
Mauleko Argia eta San Frantses kolegioak eta Atharratzeko kolegioko gazteak kümit ziren iniziazione egünaldi batetara.
Turisma, eraikuntza, ala orano zoziala, Xiberoko 50 langile eta nausi hor ziren beren ofizioaren presentatzeko.
Bigerrentze zen antolatzen forum hau eta dagün urtean berriz plantatüko da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu