Kolonizazionea salhatzen düan zine-kontzertüa Alba taldearekin

Mauleko Günean, Alba müsika taldeak etnologo baten dokümentala biziaraziko deizüe neskenegün arratsan, maiatzaren 16an.

Kolonizazionea salhatzen düan zine-kontzertüa Alba taldearekin
Alba taldea. ALBA
Inexa Decung
2026/05/15 15:56

Jean Rouch etnologoak 1955an Ganako popülü bat filmatü züan trantze erritü bat egiten ari. Hortarik dokümental famatü bat egin züan « les maîtres fous » izenekoa. Erritüal hortan ohartü zen jentek kolonizazionearen bortizkeria berriz jokatzen züela. Filma hori, zine-kontzertüz presentatü züan Alba taldeak Zinegin festibalean, hots hitzik gabe, müsikarekin züzenean beztitürik. Ikusgei düzüe Mauleko Günean neskenegünean 20 :30tan prezio librean.

Interesgarri izanen zaizu