1970etik Marshal Rosenberg Estatü Batuko psikologoak plantan ezarri düan metodoa astearte hontan aurkeztürik date Epherra ikastolan.
Hitzek noiztenka min egiten ahal düe edota ere traumatisatzen errezebitzailea. Komünikatzeko printzipio zonbait dütü plantan ezarten komünikazione ez bortitzak, mezüak hobeki erranik eta hobeki hartürik izan dütüan.
Hezkuntzan erabilten ahal den metodo bat baldin bada, edozoin harreman sozialentako balio dü ere. Helbürü nausia delarik ontsa bizitzea, eta bere bürüa hobeki ezagützea.
Astearte hontan (2026/04/28an) aurkeztürik date komunikazione ez bortitza Epherra ikastolan arratseko 8etarik goiti. Maialen Etxart erakaslea hor date horrentako eta püblikoak proposatüko dütüan adibideetarik partitü gei da elkibideen proposatzeko.