Korrika Atharratzerik partitüko da 2025ean

Korrikaren abioaren antolatzeko lehen jünta bat antolatürik da Atharratzeko Etxahun salan arrestirik 6ak eta erditan. Helbürüa izanen da dinamika baten abiaraztea eta herri oroen mobilizatzea

Korrika Atharratzerik partitüko da 2025ean
Korrika azkenik Atharratzerik partitü zenean
Beñat Larrory
2025/11/20 09:30

40 urte berantago Korrikaren abioa Atharratzerik eginen da. Xiberoan basabürüko kapitala ohoratüko da. Martxoaren 19tik 29ra iganen da aurtenko Korrika Atharratzerik abiatzez arren Bilborat heltzeko. « Euskara gara » errepikarekin eginen da aurtenko gaü eskola eta eüskararen süstengü lasterkaldia. Orai danik desafioari bürü egiten ari dira antolazale taldekoak eta hartakoz lehen jünta bat antolatzen da azaroaren 21an Atharratzeko herriko salan .

Interesgarri izanen zaizu