Ko'rrika gala Altzain ostiralean

Berritza eta Aitzindariak alkarteko ikusgarri desberdinetako puzkak ikusgei dirate AEK-n alteko ikusgarrian Altzaiko salan, martxoaren 13an 20:30tan.

Ko'rrika gala Altzain ostiralean
Aitzina biga ikusgarriko dantzariak. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2026/03/12 17:09

Berritza eta Aitzindariak Xiberoko kültür alkarteek ikusgarri berezi bat sortü düe Korrikarentako. Üda batez edo Aitzina biga bezalako ikusgarri ospetsüak sortü dütüe azken urteetan eta korrikaren paradan « Ko'rrika gala" ikusgarria proposatüko düe. Kantorea eta dantza nahasten düan ikusgarria ostiralean proposatürik izanen da  Altzaiko herriko salan 20:30tarik aitzina.

Interesgarri izanen zaizu