Korrika kültüralarentako hamarnaka hitz ordü proposatürik dira Xiberoan

Martxoaren 19ean Atharratzetik partitzen den eta Bilbora heltzen den Korrika beno lehen hainbat animazione proposatzen dira Eüskal Herri osoan. Xiberoan ez dü sekülan hainbeste arrakastarik bildü.

Korrika kültüralarentako hamarnaka hitz ordü proposatürik dira Xiberoan
Bigarren aldia da historian Atharratzetik partitüko dela Korrika. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/01/20 10:35

Aste ondar hontatik goiti Korrika kültüralaren kari ekimenak hasiko dira. 20 bat alkarte desbardinek beno haboro dütüe horiek proposatzn eta ostirale hontan hasiko da.
Proposamen desbardin andana bat badira izan kantore, filma, erakusketa, kontzertü, ibilaldi edo ere gaüaldi.
Lehen hitz ordüak :
Ostirale hontan urtarrilaren 23an : Korrikaraoke gaüaldia Mauleko Xibero Ostatüan arrestiko 6ak30tarik goiti.
Neskenegün hontan, urtarrilaren 24an : Arima soul-en kontzertüa Atharratzeko Prefostan 9etarik goiti.
Igantean, urtarrilaren 25ean : ebilaldi kantatüa eta kontatüa Txinka alkarteak antolatürik. Goizeko 9ak30tan Liginagan
Dagün astean, Urtarrilaren 30ean : kantore gaüaldia Larrainen 8ak30tarik goiti.
Urtarrilarn 31an : gaüaldi müsikatüa eta gitarra ateleria xibero ostatüan 7etan.
Ber egünean "Aldapan" filma erakatsirik date Muskildin 8etarik goiti.
Beste hitz ordüak emeki emeki argitaratüko dütüe.
Xehetarzünak Margita Queheille Kanpo korrikako langilearekilan. 

 

Interesgarri izanen zaizu