Korrikako abiatzearentako azken xehetarzünak emanirik izan dira

Biharko egünaldia berezi izanen da Xiberotarrentako. 24.korrika abiatü beno lehen aholküak bildü dütügü Margita Queheille lehen egüneko koordinazalearekin.

Korrikako abiatzearentako azken xehetarzünak emanirik izan dira
Margita Queheille, Korrikako lehen egüneko koordinazalea. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/03/18 12:23

Programazione aberatsa pentsatürik da 24. korrikao abiatzearentako:

10 :00etan korrika ttipi non ere 540 bat ikasleek partehartüko düen.

Ondotik arrestiko 15 :00ak arte animazione, txaranga, kontzertü, antzerki ibiltaria Maika eta Ttittikarekin eta haurrentako güne bat. 300 pertsonentako bazkari bat pentsatürik da ere merkatü tapatüan, leküan berean züen izen emaiten ahalko düzüe.

15 :30 korrika abiatüko da Maulerat bürüz. Jakin bideetan kasü eman beharko dela eta aholkatürik dela ez autoa igitzea Atharratze eta Maule artean arrestiko 17 :00ak arte. Txik txak autobüsak gehitürik izanen dira ere Maule eta Atharratze artean üsatüzko orenetan.

Jakin Xiberoko Botzak xüxenean egünaldi berezi hori biziaraziko deizüela 10:00 orenetarik aitzina!

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu