Kültüra ekonomia laborantxa....2024ko bilana egin dügü

Xiberoa politikan, ekonomian, kulturan, laborantxan bai eta kirola ere garatzen den herrialdea da eta 2024 urtean ere erraitekoa bada alor ezbardin hauetan :

Kültüra ekonomia laborantxa....2024ko bilana egin dügü
Kültüra ekonomia laborantxa....
Beñat Larrory
2025/01/06 15:08

Politikaren aldetik, frantzian hauteskunde, disoluzio eta zentsüra mozioneen artean, Macronen gobernamentüa zailtasünetan izan da. Klase politikoaren kontreko kexüa pürü indartü dela erakatsirik izan da. Ipar euskal herriaren aldeetik etxebizitzaren arrenküra denen ezpainetan zen aurten ere. Herri alkargoan hirigintza, euskara, AHT eta Marienia projetak dira eztabaideen artean izan.

Ekonomian aldiz, urte hona izan balidin bada orokorrean hebenko entrepresentako, espartingintzan ez da hala izan. Zerbutxuen ondotik industria da enplegu haboxienak dutuan sektorea xiberoan (aeronotikan eta agroelikadüran). Etrepresak gero eta üsüago beste manera batetan arrahartürik dira, scop edo langileek arrahartüriko maneran (laborantxaren mündüan bai eta "Süharri" entrepresan adibidez. Entrepresa sortze handitze bat izan da aurten ere. Bestalde

ODACE nausien lagüntzeko erakundeak lan bat eramaiten dü kostaldeko alkarte batekin, zoinek 55 urte beno goragoko entrepresa bürüen identifikatzen dütüan, entrepresa horien jarraikiaren pentsazteko, laborantxan egin zen bezala.

Kültüran, pastoralak eta maskaradak izan dira hitz ordü nausiak Xiberoan. Beste jei franko gozatü ahal  izan dira dantzan partikülarzki « Berritza » alkartearen lanari esker. Ikusgarri hanitxetan parte hartü düe hanko dantzariek, nausia izan delarik « Maxkaroa » ikusgarria. 2025ean berriz pastorala date hitz ordü nausia, Barkoxen oraikoan.

Laborantxan berri txarragoak bizi izan dira, tuberculosa, "FCO fievre catarale" eta ahate gripaz gain, aro aldakorrari egokitu behar izan düe laborariek. Horiengatik eta gobernüak laborantxan lagüntza güti eman beitü, kexüak karrikak hartü dütü 2024an. Azken 10 urteetan ipar eüskal herrian, 670 etxalte desagertü dira eta 565 laborari gütigo badira. Geroari so kanpoko gazteen instalazionea aisatu beharko dela dioie sindikatek.

Kirolan azkenik, Mauleko rugbia, bere federal 1eko finalarekin ,kirol sasuaren animazale nausia izan da. Beste emaitza nausietan: rallye-an bi frantziako txapeldün Xabi Intzagarai eta Stephan Barthe, pelotan titülü franko pala-an eskiulako klübean eta lehen seriako finala bat eskü hüskan Sébastien Queheille eta Aetz Etxart-ekin , ahatze gabe Beñat Marmissole lasterkakariaren espantoak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu