Kültüraren bidez feminismoa eta emazteen hitzaren libratzea aisatü nahi da Xiberoan

Dantzaren üngürüan emazte generazione desberdinak batü nahi dira Maulen martxoaren 8ko.

Kültüraren bidez feminismoa eta emazteen hitzaren libratzea aisatü nahi da Xiberoan
Xiberoko feministek martxoaren 8ko elki libürüxkak. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/03/08 15:18

Aurten, martxoaren 8an emazteen züzenen aldeko borroka egünaren kari deliberatürik izan da bralea kontrapas dantzaren emaitea eta kantatzea Mauleko plazan neskenegünean.

Hartakoz hitzordüa emanik da 11:00etan dantza eta kantore baten lantzeko Mauleko Tokiako kasernan. Hortaz gain, libürüxka bat ageraraziko düe emazteen güdüken, kezken eta bizipenen aipatzeko.

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu