Bordaleko unibertsitateko ikerlaria Gamereat hüllantü da igan ostiralean Zihigako Etxeberriko karbearen aipatzeko.
Düala 16 000-17 000 urte gure arbasoek bi bizonte, ahüntz basa bat eta zaldi andana bat margotü zütüen Etxeberriko karbean. XX.mente hatsarrean ikerlariak hasten dira margo horien ikertzen eta objektü biltzen. Lüzaz karbea lau haizetara zabalirik egon beitzen hesa gehienak meskabatü dira. Alta margoen günean ez da hüllantaisa (sargiatik 200metrotan, gatüzilo zonbaitetik igaitez) eta Europa mailan biga baizik dira hola : Andaluziako harpe bat eta Etxeberrikoa.
Iñaki Intxaurbe Alberdik 3D bekanika batekin karbe osoa bisitarazi dü soegileer, esplikazioneak emaitez. Gamereko ostatüa hertsiegi egon denez bigarren gaüaldi bat proposatüko dü Iñakik maiatzan Gamereko eskola ohian.