2023an "Bortü Bidea" izeneko alkartea arra biztü zen, laborantxa-ren üngürüko egünaldi ments bat beitzen Xiberoan. Hola da sortü bortükaren bestaren xedea.
Bortükaren besta Ahüskin antolatürik da, eta helbürüa da laborantxa eta bortükaren argian ezartea.
2023 an bezala aurten bortükaren sasua ospatürik date laborantxaren üngürüko egünaldi bateri esker.
Programan : ardi eta behi saldo irakuska bat, leküko mozkinen merkatü bat ala untsa apaidü bat
Hitzordüa maiatzaren 17an Ahuskin, leküko laborantxa eta bortükaren süstengatzeko