Laborantxa inportanta da Eüskal Hirigüne alkargoarentako

Laborantxa eta elikadüra politika izena düan txostena elki düe. Hontan Ipar Eüskal Herriko laborantxaren bilan bat bada : 119 552ha dira laborantxa azalera erabilgarria, 8801 aktibo badira egungo egunean eta horietarik %23ak 55 urte beno haboro dütü.

Laborantxa inportanta da Eüskal Hirigüne alkargoarentako
Txosten hontan ageri da nola laborantxa kanbiatü den azken urtetan. JEAN LOUIS HUPE
Iulen Guiresse
2025/10/02 16:38

Igaran neskenegunean bildü dira Ipar Eüskal Herriko hautetsiak Eüskal Hirigune Alkargoko osoko bilkürarentako.
Hontan gei andana bat aipatzen badütüe, laborantxaren inportantzia berriz azpimarratürik izan da.
Txosten bat aurkeztürik izan beita egünko argazki bat egiten düana.

3777 etxalde badira (duala hamar urte beno -%15) horietarik heren bat etxalde txipi. Bataz besteko neurria 31,7 hektarekoa da. Eta %44a ardi hazkuntzan ari da; %20a behietan..

Baratzeki eta frütüetan da ments handiena ageri.

Hortaz gain EEP-eri eman nahi züen sos zionea eztabadaitürik izan da . Ohitarazteko Eüskal Hirigune Alkargoa, 4 finantzailetarik bat zen eta bakotxa izan da aurten 360 000 euroz goratzeko prest agertü dena. Arrenkürak sortü dütü beste parteek (estatüak, departamentüak eta eskualdeak) ber heinean goratü behar beitü eta estatüak erran dü ez züela eginen.
Ez bada orano eginik ere 300 000 euro emanen gei direla jakinarazi deikü Rene Carrique-k hirigüne alkargoko lehendakari ordeak.

Interesgarri izanen zaizu