Laborari berri bat plantatzen ari da Arüen

Violette erizain zen lehen bena beti danik kabaleak maite üken dütü.

Laborari berri bat plantatzen ari da Arüen
Arüeko laborari berrien lürrak. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/07/28 15:40

2022ean, deliberatzen dü Violettek estüdioren arrahartzea eta BPREA baten egitea Izuran. Titülü horri esker, Violette ahal da laborantxan plantatzen.

2024eko barantailatik geroztik, Behorlegin laborantxan hasi da, haren lagünaren etxaltean eta ardiak eta behiak badütüe.

Violettek deliberatü dü aurten laborantxan plantatzea Arüen. Lürrak atzaman dütü Lurzaindia alkarteari esker.
Lurzaindia organismo bat da laborantxa lürren babesteko xedea düana.

Plantatze hori ontsa igaiten da eta berantago Violettek gogoa lüke zuhaingintzan hastea.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu