Lacq-en sortü nahi den ECHO xedearen kontreko mobilizazionea emeki emeki indartzen ari da

Elyse energy enpresak ECHO projet indüstrialarekin 200 miliu litro biokerosena sortü nahi dütü urtekal. Azken urteetan, 70 alkarte jüntatü dira üngüramena kaltetüko düan xede honen kontre.

Lacq-en sortü nahi den ECHO xedearen kontreko mobilizazionea emeki emeki indartzen ari da
Iratiko oihana. JAVIER CAMPOS
Inexa Decung
2026/07/23 16:16

Ezi, kerosena honen sortzeko bi aldiz energia haboro gastatü beharko da, bai elektrizitate , hur edo zurrarekilan. Zur franko beharko da ere halanola , Elyse energyk eman informazionen arabera 2033an 14 000 hektara baliatürik dirate.

Hartako, CADE lurraren defentsako alkartea igan astean Liginagako herriko gelat hüllantü da informazio bilküra batentako. Nahiz eta gazte güti agertü diren, 50 bat jente bibilkatü da. Informazione haboro edireiten ahal dütützüe CADE-ren webgünean.

Jakin ere petizione bat abiatü dela xedearen kontre change.org webgünean.

 

Interesgarri izanen zaizu