Lakarriko aüzapez ohiaren auzia hamar hilabetez pusatü düe

Dominique Boscq ez da Paueko auzitegira agertü. aüzapeza zelarik, 420.000€ ko interesak legez kanpo hartzea eta deliberazio faltsü bat egitea leporatürik zaio Boscqi.

Lakarriko aüzapez ohiaren auzia hamar hilabetez pusatü düe
Dorothe Nabarra Lakarriko auzapeza eta Anne Marie Mendiboure abokatüa. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2025/04/08 15:41

Osagarri arrenkürak argudiatzez Dominique Boscq ez da hüilantü eta auziaren gibeltzea galtatü du Stéphane Loumagne, bere abokatuak. Bere aldetik oraiko auzapeza den Dorothée Nabarra eta Anne Marie Mendiboure haren abokatüak etsitürik agertü dira erabaki horrekin. Ohit aüzapeza zelarik, 420.000€ ko interesak legez kanpo hartzea eta deliberazio faltsü bat egitea erreproxatürik zaio Boscqi. Dorothée Nabarrak atzaman zütüanak. SARL Boscq enpresari hainbat lan eginarazi zütüan herriko etxearentako.
Auzia 2026ko urtarrilaren 15era gibelatürik izan da.  

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu