Hori da ‘Mole’ Augustin Pelaez-en erakuska berriaren ideia. Mauleko Gozategi ostatü aldegainean, erakuska gela berri bat zabaltü da eta lehentze argentinarrak lamiñetaz egin obrak erakasten dütü.
Mole ohartürik beitzen gure mitologiako lamiñek ez züela itxüra finko bat, haiek asmatü dütü barbalotak bezain ttipi. Haiekilan bidajatzez obraz obra, Argentinako bazterrak eta kabaleak deskubritzeko parada dügü. Jakin ürrietaren 30a arte hüllantzen ahal zidela Gozategiat lan honen ikusteko.

