Lanbideak oro eüskaraz ikasten ahal dira hegoaldeala joaitez

Baionako Etxepare lizeoak 2017tik arlo profesional zonbait proposatzen hasi badira (Management eta kudeaketa zientziak eta teknikak ; edo ere baxo profesionalak merkataritza eta sozial alorrean)

Lanbideak oro eüskaraz ikasten ahal dira hegoaldeala joaitez
Janin Aguerre Lako
Iulen Guiresse
2025/01/07 09:28

Beste lanbide berezi zonbaiten ikasteko eüskaraz ez da paradarik iparraldean. Ikasbin ere, orokorraz gain, ez beitue beste sailik proposatzen.
Horrentako güti zonbaitek hegoaldean den eskaintza so egiten düe. Donostian adibidez, eskaintza animalekoa izatez, sailak oro eüskaraz ere proposatürik dira : hargingoa, margolari, ütürgin edo ere zurgin… orotarik atzamaiten ahal da…
Janin Aguerre Lako pagolarrak, eüskaraz jarraikitzeko : itsas eta mendi sokorri eta gida izateko ikasketak hasi dütü setemez han.
16 urtekin, adingabe güti joaiten dira hola hain hürrün.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu