LARPS laborantxa lizeoan sartze berezia izan da

San Frantses kolejioko ikasleekin lehen sartzea düe egin. Ondoko urtetan fusione bat agitzen ahalko da bi eskolen artean.

LARPS laborantxa lizeoan sartze berezia izan da
Franz Dupres züzendari kargüa hartü züan igaran urtean.
Iulen Guiresse
2025/09/12 09:26

Igaran urte ürrentzean jakinarazirik, San frantses kolejioa Berrogaine Lahüntzeala joan da. Aurten 340 ikasle dira Laborantxa eskolan eta 80 bat San frantses ean. Igaran urteari konparatzez ikasle aminibat galdü dütüe.
LARPS-eko ikasle haboxienak barnategian egoiten dira.
Aurten eskolaren bazter uzte keinüak ( décrochage scolaire frantsesez) erakasten diren ikasleer behako berezi bat egin gei düe, langile bat beitüe hortan berezitürik. Franz Dupres LARPS-eko züzendaria alkarrizketatü dügü.

Interesgarri izanen zaizu