Larraineko herriko etxeak prentsari eta xiberoko herrier zabaltü gütün baten bidez jakinarazten dü ez düala ordezkaririk izendatüko Xiberoko zindikatan.
Azken urteetan tentsioneak agertü ziren hartürik izan zen "arrêté domenial" eta "réglement domenial" baten üngürüan, 2021tik larraineko herriak beitio bere eskübideak ez direla errespetatürik. Afera horrek auzibidea hartü züan eta abentüan "arrêté domenial" eta beste "réglement domenial" beste 2 idatzi ezeztatürik izan ziren. Xiberoko sindikatak arrêté-arentako hel egitea deliberatü dü eta Bordalen date bigarren auzia.
Bestalde, martxoan Xiberoko herriko etxe güzier igorri gütün batetan haien proposamenak jakinarazi zütüen : horietan Larraineko ordezkariak pezü habororen ükeitea bozkatzeko momentüan, Zindikateko eremü handiena Larraineko herriko erremüan beita hots %61a. Momentüko ez beitira entzünik senditü Xiberoko zindikateko jüntetan ez da agertüko Larraineko herria.