22. aldikoz, iparraldeko pelotakari hoberenak lehiatüko dira astebürüan zehar
Pelota partidak ostiralearekin hasiko dira finalerdiekin eta igantean ürrentüko finalarekin. Iparraldeko pelotakari hoberenak lehiatüko dira, bena Peio Larralde da ments den izen nausietan. Azpimarratzekoa da bai Plekari, baita Esku Pilota alkarteetarik ere pilotakariak badirela. Betzüla lehiakaren berezitarzünetarik bata da pilotakariek astebürü osoa Larrainen berean igaiten düela.
Ohitaz dezagün oraidanik leküak hartzen ahal dütüzüela bai trinketeko baita iganteko finalaren ondotik egiten den apaidüko.
· 1. Finalerdia: Mariluz eta Guichandut, Maiz eta Ducassouren aurka.
· 2. Finalerdia: Espinal eta Sanchez, Ospital eta Orhategarayren aurka.
Hitzordüa ostirale arratsan emanik zaizüe lehen finalerdiarentako edota igantean 10 orenetan aitzin partidarentako. Lehentze Larraineko bi pilotakari ariko dira aitzin partidan, Berasategi eta Uthurriague xitoak Baigorriarrer lehiatüko beitira.
Lehiaka hortaz xehetarzün haboro bildü dütügü Maika Jaragoyhen Betzüla alkarteko kidearekin.