Sohütako herriak Lurdes Iriondo eüskal kantagintzako figüra ohüratüko dü aurtenko pastoralean eta mustraketan ontsa hasirik dira.
Lurdes Iriondo pastoralan 64 aktürak, 16 dantzariak eta 13 haurrak lanean hasirik balin badira, neskenegünean Leire eta Intza Casamajou idazleek kargüak banatü dütüe.
Lurdes Iriondo-ren bizia kontatzeko Léa Etchegoyhen haütatürik izan da eta bere senarra Xabier Leteren kargüan Fabrice Pinque. Orai bertxeten ikastea eta dagün hilabetetan azkarki trebatzea baratzen zaie.
Ohitaraz dezagün pastorala üztailaren 19, 24 eta 26an emanik datila eta afitxa lehiaka hasirik dela. Züen proposamenak martxoaren 23a arte helarazten ahal dütützüe.