Leasing soziala : oto elektriko bat merke ükeiteko posibilitatea

Frantses gobernüak 3. aldikotz leasing sozial izeneko deialdia egiten dü arramaiatzan. Oto elektriko bat alokatzeko posibiltatea emaiten dü honek 50 000 pertsoner.

Leasing soziala : oto elektriko bat merke ükeiteko posibilitatea
2035 urtearentako motorre termikoak debekatü behar baziren Europan, igaran abentüan lege hau arintzea bozkatü düe. KINDLE MEDIA
Iulen Guiresse
2026/05/20 09:44

Bi baldintza badira honen ukeiteko : Urtean 16 300 euro beno gütigo irabazi, eta 15km beno haboro ükeitera etxetik lan-güneala arte ( edo 8000km pürü egin urtean).
Oto elektriko bat alokatzen ahal da ordüan leasing maneran 3 urteko kontratü batekilan (edo lüzeago), eta kontratüa ürrentürik delarik otoaren erosteko posibilitatea proposatzen da.
Halere otoa kargatzeko bekanika bat erosi behar da aparte erabili ahal izateko.
Interesatürik direnentako simulazione bat egiten ahal da intereneten bidez, edota leasing soziala proposatzen düan garaje batetara hüllantzen ahal da.

Igaran ürrietako deialdiari arrapostü eman düan Jean Claude Aguerre-n gana joan gira bere esperientziaren biltzeko.

Interesgarri izanen zaizu