Beste herri hanitxetan bezala aitzinkondüaren bozkatzea egin da asteazken hontan Maulen. Parada eztabadatzeko Louis Labadot auzapezaren gehiengoak egin haütüetaz.
Sübventzione edo sos lagüngoek galtore zonbait altxatü dütüe izan ikastola , mauleko ihauteria edo rallye des cimes alkarteentako. 10 mila euro gütiago partekatü dira orotarat alkarteer. Bena eztabada nausia izan da hiriko legarren emendatzean (taxe foncière). Alojamentüaren legarra 100partetarik 6ez goratü dü gehiengoak eta opozizioneek azken sei urteetan egin ez diren xühurtzeak hala nola kontseilüko sarietan salatü düe. Aüzapezak dio asümitüko züala bortxaz hartü behar izan den deliberoa herritarren aitzinean