Lehentze maiatz lehena bateratüa egin dela Maulen

Maiatz lehena historikoa izan da, lehentze sindikat güziak algarretatü beitira

Lehentze maiatz lehena bateratüa egin dela Maulen
Lehentze Maiatzaren Lehen bateratüa egin da Maulen. XIBEROKO BOTZA
Erredakzioa
2025/05/01 10:44

Kasik 200 pertsonek ihardetsi düe LAB, FSU, CGT, Solidaires sindikatek, eta heinbat kolektiboek egin züen deiari.
Azken urteetan, LABkoek CGTkoek proposatzen bazüen algarrekin manifestatzea, orai arte ez zen egin. Beraz,aurten CGTkoek deie proposatü eta biak adostü dira.
Denbora ederrarekin, banderola, kantore eta aldarrikapen andana bat entzün dira Mauleko karriketan.
Jakitez, beste manifestazione izanen dela maiatzaren 13an funtzio püblikoak deitürik sindikateen bidez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu