Leire Casamajou-k beste gazteekin 24.korrikako mezüa idatzi züan

11 egünez sekretüa atxiki ondoan, taulada gainealat igan ziren Oier Iñurrieta Garmendia, Oihana Arana Cardenal, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Beñat Jusue Rosano, Aitzol Gil de San Vicente Pla, Xalbat Alzugarai Etxeberri eta Leire Casamajou Elkegarai

Leire Casamajou-k beste gazteekin 24.korrikako mezüa idatzi züan
Leire Casamajou Elkegarai, lekükoa esküan, taulada gainealat igo zen Bilbon. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/04/08 08:03

Üsatüan pertsona ezagün bati galtatzen bazaio Korrikako mezüaren idaztea, aldi hontan anonimo diren gazteak hautatü dütüe, bakotxa bere lürraldean eüskararen alte borrokan ari beita. Horietan zen Leire Casamajou Elkegarai sohütarra. Euskara gara lematik hasi zirela kontatü deikü, gazte esperientzarik haratago, eüskararen alte egin eta eginen diren borrokak ohoratü nahi izan dütüe, eüskararen korpitzak girela adieraziz.

Esperientzia hori nola bizitü düan kontatü deikü Leirek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu