(Xiberoa)

Lekükoaren hartzea gaitz izan da Ezpeize-Ündüreineko herriko etxean.

Aitzineko kontseilüko taldeak bozak galdü ondotik, oroek kargüa ützi düe, kontseilüko jüntetara ez joaitez. Transmisio ezaz gain, lehen asteak nola iragan diren, kontseilü berriaren xede nagusiak eta xiberoko bidea aipatzen deikü aüzapez berriak.

Lekükoaren hartzea gaitz izan da Ezpeize-Ündüreineko herriko etxean.
Arnaud Faurie Ezpeize-Ündüreineko aüzapeza. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/05/05 10:20

Lekükoaren hartzea gaitz izan da Ezpeize-Ündüreineko kontseilü berriarentako. Aitzineko kontseilüko taldeak bozak galdü ondotik, oroek kargüa ützi düe, kontseilüko jüntetara ez joaitez. Bestalde lekükoa ere ez düe igaran, ez eta dozierren berri eman ere ez. Azkenik aitzinekoek fama txarra eta gezürrak hedatü dütüela salatü düe herriko bozen irabazleek.

Ündüreineko plaza berriaren berritzeko obrak abiatürik badira, horko etxe hütsen berritzea eta betatzea date helbürü nagusietarik ere bai.

Azkenik Xiberoko bideaz ere erabaki bat hartü beharko dükie maiatzan, Bildozek bide berriaren kontreko mozioa hartü berri düalarik.

Interesgarri izanen zaizu