Lerragüne haboxienen sasua neskenegün hontan hasten da!

Gourettek eta San Martiko harriak bere bortak zabaltzen dütü abentüaren 6etik goiti.

Lerragüne haboxienen sasua neskenegün hontan hasten da!
Artzen Letona, San Martiko Harriarentako komünikazionean lagüntzen dü. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/12/04 10:01

San Martiko harriala joaiteko hau hebentik den hüllanena da eta 27 pista desbardinetan 36 km badütü. Iraupen skian aldiz 12 km badütüe 11 pista desbardinetan.
Beste proposamen zonbait badütüe ere azken urtetan hala nola negüko txakürekin lerratzeko posibilitatea eskeinirik da, motorizatürik diren mendiko bizikletak ere,  eta prefosta raketan aritzeko edo ebilteko proposamenak badira.
Harat joaiteko otobüsak badira, Baiona, Hendaia edo ere Oluetik, Aretan eküaldi bat badüe.
Xehetarzünak bildü dütügü Artzen Letona komunikazione arduradunarekin.

Interesgarri izanen zaizu