Urte oroz bezala Mauleko gaztelü zaharra animatürik date Les amis du chateau alkartearen ikusgarri bateri esker
Iragan urtean Pette Aguerreberi -ren istoria bazen aurkeztürik, aurten dantza, kantorea eta antzekia berriz nahasirik dirate De Treviles-ren aferaren kontatzeko
30 bat parte harzale karaskan lanean ari dira barantailatik; agorrilako prestik izateko
Ikusgarri berria hau ikusgei date agorrilaren 6, 7 eta 8an Maule gaineko gaztelüan