Lehen radiologia baldin bazen, leküz kanbiatü düenetik ez da erabilirik bastimentüa. Orai etxebizitza sozialak eginen dira hor Etablissements Publics Fonciers Locaux-erakundearekin.
Hauteskundeak jin beno lehen den azken aitzineko kontseilüa izan da asteartean. Eta aspaldiko partez kontseilariak oro agertü dira.
Erabaki haboxienek ez badüe eztabadarik sortü batek bai : EPFL-arekin Mauleko plazan den leheneko radiologia erosteko erabakia 400 000 eurotan.
Agir ensemble pour Mauleon ekipakoak abstenitü dira bastimentüa karioegi estimatürik izan dela argudiatzez eta Aitzina Mauleko ekipakoak abstenitü dira dozier hortaz informazioneak oro ez beitütüe üken.
Louis labadot defendatzen da erraitez prezioa EPFL-ak finkaturik hona dela eta ez dela bere gatik ez badira informazioneak orano heltü.
Etxe hortan 10 bat etxebizitza sozial egin gei dütüe orduan. Obrak barantailan hastea esperantxa du Auzapezak.
Agir Ensemble pour Mauleon-eko Armanda Accoce:
Aitzina Mauleko Beñat Elkegaray :
