Lexantzü-Zünharren Egoitz Urrutikoetxea presentatzen da aüzapez gisa

Azken urteetan, herri dinamika azkarra da Lexantzü-Zünharren eta hala jarraiki nahi dü presentatzen den listak.

Lexantzü-Zünharren Egoitz Urrutikoetxea presentatzen da aüzapez gisa
Egoitz Urrutikoetxea Lexantzüko arrabotü aitzinean. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/03/11 11:02

Lexantzü-Zünharre herri ttipia izanik ere, dinamika ejerra düe azken urteetan. Ondoko herriekin jüntatü balin badira Albadaken antolatzeko, hitzordü kültüral andana bat proposatzen dütüe ere Elgebarrena herritarren alkarteari esker.

Kültürralki aberatsa ordin bena etxebizitza proposamen gütirekin. Hori lantü nahi düe dagün 6 urteetan. Gazte andana bat igan da herritik eta herriko etxeak ez beitzüan etxebizitza proposamenik egiten ahal beste basabürüko herri zonbaitetan instalatü dira. Hartako etxebizitzaz lan sakon bat eraman gei düe dagün kargüaldian bizizaleen instalatzeak süstatzeko.

Egoitz Urrutikoetxea auzapez kargüa hartzen balin badü, Monique Elgoyhen oraiko aüzapezak bere kargüa ützi dü hautetsi gisa jarraikitzeko beste 6 haütageirekilan : Alain Irigoyen, Arño Uhart, Dominique Etchanchu, Maite Libilbehety eta Maider Iritcity Etchart.

Interesgarri izanen zaizu