Kuturaldia Uztailan kütüral hitzordü bat da Etxebarreko eta Lexantzüko herrietan antolatürik dena.
Elgebarrena alkartea eta Andozeko elkarteak dira programazaleak.
Xede hori plantan ezari düe aurten nahi beitzüen Euskaraz ungürüan gaüaldiak proposi eta Lexantzüko eta Etxebarreko herritarrak elkartü.
Hiru gaüaldi antolatürik dira : uztailaren 6an 7orenetan, Lexantzüko elizan kantaldi bat antolatürik da Habia taldearekin.
Uztailaren 15ean, gaüko 9etan, Josu Martinezen Bizcarsoro filma hedatürik izanen da Etxebarreko plazan.
Uztailaren 20ean, 7 orenetan, Enaut Elorrietak kontzertü bat emanen dü Lexantzüko elizan.
Errakiak eta edariak badirate leküan berean.
Xehetarzünak emaiten deizkü Egoitz Urrutikoetxeak.