Artetxean, leheneko kooperatiban, Üztaldiak Iruriko ekoizle saltegia instalatü bada. Berriki Hendaiako "La Grande illusion" izeneko libürütegiak eskaintza bat proposatzen dü.
Clémence Cireau eta Mario Bompartek düe Hendaian libürütegi bat eramaiten. Atharratzen antena txipi bat, hots libürü zonbait proposatzen dütüte. Berriki zabaltü den güne hortan ordüan, kafea, erosketak egiteko posibiltatea bena ere irakurteko eta arteaz gozatzeko parada bada. Jakin liburutegia asteazkenetik ostiralelat zabalirik dela arrestiko 16 :00etarik 19 :00etarat eta neskenegün goizez.
Clémence Cireau eramailetarik bata alkarrizketatü dügü.


