Bertso edo kobla jeialdi bat proposatzen dü bertsolarien lagünen alkarteak igante hontan Alozen. Ligetx xiberotar koblakariaren izenean da, eta ideia lizateke honen egonkortzea ondoko urtetan.
Lehen ürrats honentako : Joanes Etxebarria, Johane Sarraillet, Xan Alkhat, Aitor Servier, Nahia Sasco eta Irantzu Idoate. Arrestiriko 5ak eta erditan hitz ordüa emanik da Alozeko herriko salan.