Urte oroz egiten dütüen obrentako eküatzen badüe hurtegiaren parte bat, aldi hontan türbinak oro eho dütüe hur mentsarengatik.
Ühaitza eta erreken hein apala pairatzen dü ere bai SHEM edo elektrizitatea sortzen düan entrepresak.
Ligin eta Santagrazin badütü instalazione zonbait eta horik oro eküatü behar üken dütü ez beita aski hurrik igaiten.
Obra zonbaiten egiteko baliatzen dira ordüan, horietan 1917an ezarririk izan zen hodi bat kanbiatzen düe.
10 langile eta 3 alternantzia dira Ligin lanean ari. Eta ari delarik, Baiona bezalako herri batetanko elektrizitatea sortzen ahal dü, hots 28 megawatt.
Eküatürik baldin bada momentüko, enplegüak ez dira arrisküan, talde handi bat izatez, dütüen beste barraje haboxienak ebilten beitira.
Philippe Gillino, Eüskal herriko SHEM-aren bürüa alkarrizketatü dügü