Ligi-Atherei (Xiberoa)

Ligiko Irrintzina ostatüak joanarazle berri bat txerkatzen dü

80. hamarkadan zabaltü zen Ligiko ostatüa Calamity Jane izen pean, eta geroztik düala 4 urte xiberoko gazte batek berriz zabaltü züan Irrintzina ostatüa

Ligiko Irrintzina ostatüak joanarazle berri bat txerkatzen dü
Ligi Athereiko kontseilüko kideak Irrintzina ostatüaren aitzinean
Maider Arrossagaray Zügün
2026/10/16 10:02

Maleruski xiberoko eta partikülarzki basabürüko ostatü hanitx bezala, Irrintzina ostatüak bere bortak zerratü züntüan düala bi urte.
Ostatüa merkatüan berriz ezarik eta Ligi Athereiko herriko etxeak deliberatü dü erostea, haien ustez oso inportant beita komertsio edo ostatü baten begiatzea herrian

Obra ezbardinak egin eta bedatsean ostatüa eta alde gainean den apartamentüa libre dirate joanarazle berriarentako. Herriko etxeak jakinarazi dü alokaidü merke bat plantan ezariko züala jabe ostatüaren hatsarrearen lagüntzeko

40 jente sarrarazten dütüan ostatüa eta gaineko apartamentüa bisitaraziko düe interesatürik direner ürrietaren 30an arrestiriko 2 orenetarik aitzina.
Izena aitzinetik emaiten ahal düzüe Herriko etxealat deitzez ala ODACE-ealat hüllantzez.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu