Lista bat baizik ez dateke Urdiñarbeko herrian

Hauteskundeen hüllantzearekin, Xiberoko aüzapezen üngürüa egiten dügü eta egün Urdiñarbeko herriari gira interesatüko

Lista bat baizik ez dateke Urdiñarbeko herrian
Jean Michel Arrayet Urdiñarbeko aüzapeza
Maider Arrossagaray Zügün
2026/03/05 08:39

Jean Michelel Arrayetek jakinarazi züan aüzapezgoa eküratzen züala, bena hauteskundeen hüllatzearekin kontseilükoekin berriz plantatzea deliberatü dü

Iragan mandatean lan handiak eramanik izan dira etxe bizitzen aldetik, Urdiñarbeko eta Garaibiko salen berritzearekin eta orano eskolaren aldeko güdükarekin

Bigerren lista baten sortzearen berria üngüratü bazen, herritarrek jakinarazi deiküe aurten lista bat bera bazatekila Urdiñarben

Interesgarri izanen zaizu